Compra les teves entrades
Venda online tancada.
Per a més informació pregunti a l'organitzador de l'esdeveniment.
Les dades de l'organitzador estan a l'apartat "Organitzat per".
descripció de l'esdeveniment
IKUSKIZUNA: "BITTOR KAPANAGA izena eta izana" : BAGARE- Kantu kontari Xabier Amuriza, Gontzal Mendibil eta Joseba Sarrionandiaren eskutik
Bittor Kapanaga, bere jaiotzaren 1925-2025
BAGARE- Bittor Kapanagaren gogoeta ondarea: Kontu kantari
XABIER AMURIZA- GONTZAL MENDIBIL- JOSEBA SARRIONANDIA
Bittor Kapanaga, Otxandio: 1925-2025: Bere jaiotzaren mendeurrena betetzen den honetan, Xabier Amuriza, Joseba Sarrionandia eta Gontzal Mendibilek aukeztuko diguten ekitaldi honetan, Bittor Kapanagaren ondarea ezagutzeko aukera ederra izango dugu.Kantu kontari izango ditugu hirurak.
Bittor Kapanaga, Bagare kantuaren letraegilea zela dakigu baina beste hainbat kanturen letragiletik aparte, euskeraren ikertzailea, filosofo-pentsalaria, psikologa eta Xabier Kintanak inoan legez: "Gure gizon Rara Avisa” genuen. Aztia, druida, profeta, edota euskaldunes Sokrates… hainbat ezizenez bataiatu zuten euskal kulturgileek.
Ondo ezagutzen zuten Xabierrek, Josebak eta Gontzalek eta kontuka eta kantuka, nor zen Bittor, ze ekarpen ugari ekarri zizkigun azalduko digute.
Bere "Erro eta Garan” euskararen aztarnak ikertu eta arakatu zituen Kapanagak. Gure hizkuntzak daukan zentzu matriarkala begibistan jarriz eta gurera ekarriz beti ere, zientzia harturik bidetzat.
NOIZ: Ekainaren 7an, 19:00etan
NON: kultur etxean
SARRERA: 3 € (Jasotako dirua musika etxera bideratuko da)
Sarrerak aldez aurretik erreserbatu beharko dira
Aforo mugatua
Política d'accés